Anonyme Popular
Event s ap kartela mutua

Anonyme Popular

Antolatzailea: Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba

Soreasu antzokia. Soreasu auzoa Mapa ikusi Soreasu antzokia. Soreasu auzoa

Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Gertaeraren xehetasuna

Igor Elortza bertsolari durangarraren proiektu berria Azpeitian estreinatuko du, sormen egonaldia Dinamoa sormen gunean egin ostean.

Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Igor Elortza bertsolariak, gutartasun lanbrotsu baten erdian. Bere buruaz beste, besteon munduaz mintzatuz, ispilu deseroso eta maitekor baten aurrez kokatzen gaitu guztiok.


Hitzak jostari josiz jarri ditu bertsoak; noiz sakon, noiz arin. Norbanakoaz eta jendeaz ari da, maitasunaz eta desiraz, azaletik barrura eta kanpora garenaz, gizonez eta feminismoaz, euskaldunon iragan hurbilaz eta orainaldi urrunaz, eguneroko nahi eta ezinez. Garaiaz eta giroaz. Buruz beste bihotzez.


Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak... Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko.


Azpeitiko Kulturaz kooperatibako ikus- entzunezko narrazioen sortzaileekin osatzen da zuzeneko emanaldia, bertsoen hariari eta musikaren aireari paisaiak erantsiz; paisaia humanoak, urbanoak, mundanoak.


Ikus-entzunezko bertso jarriak dakartza, beraz, Anonyme Popular egitasmoak. Ni eta zu eta guaren arteko espazio labainkor horretan sartu bezala ez irteteko esperientzia eskaintzen digu, hitzez, doinuz eta irudiz.

Sarbide politika

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Bideoa

Iritziak (5) 5 Iritziak

Inor Dena
2023/01/30
2023/01/29 egunean joan zen IRITZIA BALIOZTATUTA
Berezia
Bertsoak beste molde batean entzuteko emanaldia. Hori bai, hitzen sakontasuna benetan balioesteko, bakardadean entzutea eta irakurtzea onena.
Leire
2023/01/30
2023/01/29 egunean joan zen IRITZIA BALIOZTATUTA
Latza!
Latza!
Miren
2023/01/30
2023/01/29 egunean joan zen IRITZIA BALIOZTATUTA
USTEKABEKOA
Espero ez nuen zerbait, baina sorpresa oso atsegina. Orijinala, freskoa, dibertigarria, unkigarria... emozio asko batzen dituen ikusentzunekoa.
Joxin
2023/01/30
2023/01/29 egunean joan zen IRITZIA BALIOZTATUTA
Igor - Rafa
Oso ondo prestatutako emanaldia izan zen. Letrak aberatsak (gure beste begiratu bat edo gure lanketa behar dute) eta musika oso egokia. Igorrek eta Rafak lana ederki egin dute.
Josune
2023/01/30
2023/01/29 egunean joan zen IRITZIA BALIOZTATUTA
Oso ona
Oso ona
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.